Proiektuak
Hezkidetza Proiektua
ZER DA HEZKIDETZA?
Hezkidetza sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan beharko dute identitatearen auto-eraketa garatzeko.
Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira bere sexuaren arabera. Sistema patriarkalak pertsonok bi taldetan sailkatu gaitu gure sexu biologikoaren arabera: gizonak eta emakumeak. Bakoitzari bizi programa desberdinak eta genero identitate kolektiboak garatzera inposatu dizkigu gorputz batean jaoitzeagatik. Oraindik oso orokortuta dago zenbait bereizgarri, interes, balore edo rol, sexu bati lotuago daudela besteari baino: estereotipo femeninoa ugalketarekin, pribatu-etxekoarekin eta zaintzarekin lotuta dago; talde maskulinoa, ordea, produkzioarekin eta publikoarekin. Horrela, ez da kasualitatea lanbideak estereotipo horien isla izatea: emakumezkoentzat erizaintza edota magisteritza bezalakoak eta gizonezkoentzat ingeniaritza edota enpresa zuzendaritza bezalako ogibideak.
Gaur egun, ez luke inork ukatuko emakume eta gizonezkoek eskubide berdinak ditugula; baina, era berean, genero estereotipoek baldintzatzen gaituzte gure eguneroko bizitzan. Estereotipo hauen eraginez, neska eta mutilen sozializazio prozesua orokorrean ezberdina da. Ondorioz, genero estereotipoek gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sorrarazten dituzte, eta zilegi egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak (genero-indarkeriaren sorburu direnak).
ZERGATIK HEZKIDETZA PLANA INSTITUTOAN?
Gure Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen bezala, institutoak, ikasleen arteko harremanak berdintasunetik sustatzeko konpromisoa du, hezkuntza ez sexistaren aldeko apustua eginez. Horretarako, curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatu beharko dugu, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Honek, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko du, identitate propioaren eraikuntzan.
Hori dela eta, aurten dugun helburua, proiektua martxan jartzea izango da: alde batetik, institutoak bizi duen errealitatea aztertzeko eta hobeto ezagutzeko; eta bestetik, hezkuntza-komunitatean eragin eta aldaketa esanguratsua lortzeko, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa landuz.
GURASOENTZAKO BALIABIDEAK
Dokumentuak
Loturak
Hezkuntza emozionala
Maskulinitate berriak
Gure Hezkidetza Planari jarraituz, jorratu nahi dugun bigarren gaia maskulinitate berriak da. Oso gai zabala dela badakigu, baina berebiziko garrantzia du gure hezkidetza planan, desberdintasunezko genero-sistema suntsitzeko bidean; izan ere, maskulinitate hegemonikoa, gizonezkoei aitortu zaizkien pribilegio publiko eta pribatuen iturria da. Ikasle berdinzaleak hezteko erronka, beraz, identitate maskulino hegemonikoa suntsitzea eta ikasleak genero-rol bereiziak ematen dizkieten arketipoetatik urruntzea izan behar du. Era berean, genero-sistemaren suntsipen horretan heztea, genero-indarkeria desagerrarazteko oinarria da, oraindik indarrean dagoen desberdintasun-kulturaren ereduetan oinarritzen eta justifikatzen baita.
Dokumentu hauek topatu ditzazkezue:
IKASLEEN PROIEKTUAK
Emakumeen filosofiaren historia
ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
Proiektuak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila
IES Minas BHI © 2024