Orientazioa

ORIENTAZIO ZERBITZUA

IES MINAS DBH IKASTETXEAREN helburua ikasleak pertsona gisa garatzea da, gure proposamena haien prestakuntza akademikotik harago doa. Ikasleen garapen integralaren aldeko apustua egiten dugu, bizi duten errealitatearen erronkei aurre egiteko gai izan daitezen ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batekin.

Zentzu horretan, irakasleak ez dira ezagutzen igorle hutsak, bideratzaile eta gidari rola betetzen dute, ikaslea bera protagonista izan dadin eta “ikasten ikasteko”, “Ekiten ikasteko” eta “izaten ikasteko” gaitasuna gara dezan. Horregatik, orientatzaile gisa jarduten dute, nolabait.

ORIENTATZAILEEN EGINKIZUNAK:

MINAS BHIko Orientazio Sailaren helburu nagusia eskola-orientazioko eta orientazio pertsonaleko jarduerak programatzea eta egitea da, eta, gainera, irakasleek eta tutoreek egiten dituzten zereginetan beharrezko aholkularitza eta koordinazioa eskaintzea. Gainera, ikastetxeko estamentuekin, familiekin eta ikasleekin lankidetzan aritzen da, ikasleen garapen integrala errazteko, hezkuntza-orientazio baten bidez maila pertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ingurunea eta ezaugarri pertsonalak kontuan hartuta.

HEZIKETA BEHAR BEREZIETAKO IKASLEENTZAKO IRAKASLEAK (PT)

Hauek dira rakaslego honen eginkizunak:

  1. Beharrizan bereziak dituzten ikasleei laguntzea, banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokituetako edo banakako lan-planetako gaiak lantzeko.
  2. Tutore,aholkulari ,orientatzaile eta talde multiprofesionalarekin batera lan egitea, eskatzen zaion bakoitzean, beharrizan bereziak dituzten ikasleen curriculum-balorazioa egiteko.
  3. Behar balitz, aholkulari edo orientatzaile eta tutorearekin batera beharrizan bereziak dituzten ikasleen banakako curriculum egokitzapenak egin eta garatzea, eta horien ikasmaterialak sortzea.
  4. Beharrizan bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan laguntzea.
  5. Tutore eta aholkulari edo orientatzailearekin batera, ikasle desberdinak elkarrekin egoteagatik sortzen diren arazoei erantzuna ematea, beharrizan bereziak dituzten ikasleen lehentasuna errespetatuz.

CURRICULUM ANIZTASUNEKO PROGRAMAK (CAP/DC)

Programa hauek batez ere izango dira ikasteko edo eskolara egokitzeko zailtasun nabariak dituzten ikasleentzat ikasketa edo ahalegin-faltagatik ez denean, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua lortzeko moduan daudenean.

Berez, Curriculum Aniztasuneko Programak DBH ko Graduatuaren titulua lortzera bideratuta daude.

ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK (EOP/PEC)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan , ikasle jakin batzuen hezkuntza-premia berezien aurrean erantzuteko bide arrunt eta aparteko guztiak agortu ondoren eta zailtasun sozial bereziak edo eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten ikasleei edota ikasleen kolektiboei erantzutearren jartzen dira martxan programa hauek.

Eskolatze Osagarriko Programen xedea hauxe da: aipatutako ikasleei , berariazko unitateetan , beren garapen pertsonalerako, berriro sistema arruntera egokitzeko edo ondoren lanbide-hastapeneko ikasketei ekiteko baliagarrienak diren ikaskuntzak eskaintzea.

HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROGRAMA (HBSP/PREE)

Programa honetan DBH 2. Mailako ikasleek hartzen dute parte. Ikasle hauek  gizarte edo kultura egoera zailetan daude edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzte eta eskolan atzerapen handia dute. Programa hau ingurune arruntetan garatuko da inklusibotasunean oinarrituta.

GELA EGONKORRA (GE/AE)

Gela honetan beharrizan berezi eta konponduezinak dituzten ikasleak egongo dira, hauek banakako arreta eta curriculum berezia behar dituztenean, hala nola, autismoa, buru-atzerapen handia eta beste garapen-arazo larri batzuk. Ikasleen adina 12 -16 urte bitartekoa da.

HEDATZE

Programa hau arratsaldez garatzen da, eskola-ordutegitik kanpo, astelehenetik ostegunera. Alde batetik, ikasgelan ikasteko erritmoari jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta, bestetik, hainbat hezkuntza-tailer (oso erakargarriak) egiteko, gure ikasleek eskola-orduetatik kanpo beharrezko gaitasunak eskuratzen jarrai dezaten, autonomia sustatuz eta bizikidetza hobetuz, eskola-orduetan hainbeste lantzen ez diren alderdiak garatzen baitira: autoestimua hobetzea, autoezagutza, eguneroko zereginak antolatzea…

MINAS BHIk gure ikasleen orientazioaren alde gaude, taldeko eta banakako tutoretzekin lagunduz eta informazio akademikoa eta bokazionala eskainiz.

Une honetan, batez ere, informazio akademiko-bokazionala oso aldakorra da; horretarako, Orientazio Departamentuak bi gune prestatu ditu:

Bertan, datorren ikasturterako eskaintza akademiko osoari buruzko informazio egituratua eskaintzen da, unibertsitate-graduei zein heziketa-zikloei buruzkoa.

Beti eguneratuta eduki nahi dugu, bisita dezagun, eta, edozein zalantza izanez gero, ikaslearen eta familien eskura gaude.

KONTAKTUAK:

Arantza Santamaria Arraiz (ESO 1./2.) asantamaria@iesminas.net

Juanjo Leanizbeaskoa Aguirre (ESO 3./4. Batxiller) jleanizbeascoa@iesminas.net

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

GRADUEN ORIENTAZIO JARDUNALDIAK: BATXILERGO 2. MAILA

GRADUEN ORIENTAZIO JARDUNALDIAK: BATXILERGO 2. MAILA

GRADUEN ORIENTAZIO JARDUNALDIAK: BATXILERGO 2. MAILA

Gehiago Irakurri

ORIENTAZIOA: BATXILERGOKO 2. IKASTURTEKO FAMILIEN BILERA.

ORIENTAZIOA: BATXILERGOKO 2. IKASTURTEKO FAMILIEN BILERA.

ORIENTAZIOA: BATXILERGOKO 2. IKASTURTEKO FAMILIEN BILERA.

Gehiago Irakurri

ORIENTAZIOA:  IKASKETA TEKNIKAK

ORIENTAZIOA: IKASKETA TEKNIKAK

ORIENTAZIOA: IKASKETA TEKNIKAK

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2026

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA