Lege-oharra eta D.P.G.P.
LEGE OHARRA ETA DATU PERTSONALEN GAINEKO POLITIKA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Uztailaren 11ko 34/2002 lege organikoaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, datu pertsonalak eskatzen zaizkien interesdunei aurretiaz eta esanbidez informazio zehatza eta zalantzarik gabea eman beharko zaie: izaera pertsonaleko datuen gaineko fitxategia, datu horiek biltzeko xedea eta informazio horren jasotzailea, fitxategiaren arduradunaren identitatea eta helbidea eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak egikaritzea.
Legeak biltzen du datuak biltzeko galdera-sortak edo beste inprimaki batzuk erabiltzen direnean, aipatutako ohartarazpenak jasoko direla holakoetan, argiro irakurtzeko moduan jaso ere.
Izaera pertsonaleko datuak interesdunarengandik jaso ez direnean, fitxategiaren arduradunak edo horren ordezkariak esanbidez infgormazio zehatza eta zalantzarik gabea eman beharko dio interesdunari datuak erregistratu eta hurrengo hiru hilabeteetan.
Datuak jendearen esku dauden iturrietatik atera eta publizitate-jarduerarako zein merkatu-prospekziorako erabiltzen direnean, interesdunari zuzendutako komunikazio bakoitzean datuen jatorriari eta tratamenduaren arduradunaren identitatearen zein interesdunak dituen eskubideen gaineko informazioa emango da.
Kasu zehatzetan izan ezik, datuak komunikatu edo lagatzeko, interesdunari aurretiazko adostasuna eskatu beharko zaio.
Halaber, modu berezian babestutako datuak, hala ideologia, sindikatu-afiliazioa, erlijioa eta sinismena, nola arrazari, osasunari edo sexu-bizitzari buruzko datuak tratatzeko, ukituaren idatziz emandako adostasuna behar da beti.
IES MINAS BHI.-k, fitxategiaren arduradunak, dagozkion informazio edo adostasun klausulak txertatu beharko ditu datu pertsonalen bilketarako erabiliko diren eta sinatu beharko diren dokumentu zein galdera-sorta guztietan.
Horietako bakoitzerako lege-klausulak egin dira informazio-eskubide eta adostasun-eskaerari buruzko araudia betetzeko. Jarraian zehaztuko dira helburu horretarako sortutako klausulak.
Minas BHI
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila
IES Minas BHI © 2024