Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
XARE: EUSKARAZKO KULTURA DIGITALAREN JARDUNALDIAK
Jardunaldiak Clara Campoamor Kultur Etxean izan , urriaren 22an.
Bigarren Hezkuntzako nerabeentzako egitaraua da, goiz osokoa. Eskola-orduetan aritzen gara, baina eskolatik kanpo. Gazteak Euskarazko Kultura Digitalera hurbiltzeko erakusleiho bat da hau!
Egun euskaraz eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen die XAREk gazteei. Gurea etorkizuneko hizkuntza bizia izan dadin; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) gure hizkuntza hitz egin dezaten; eta gure gazteak etorkizuneko lanabes digital berrien garatzaile eta eduki sortzaileak izan daitezen.
Hain justu, euskal ekosistema digitala elikatzen diharduten profesionalek gidatzen dituzte XARE programaren jarduera guztiak: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperatiba, ELURMALUTA proiektu artistikoak, GISA software librearen aldeko elkartea, EMAIZE sexologia zentroa, CODESYNTAX, PROTOMAKERS club, KATUBI ikus-entzunezkoak, GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak eta Dj MAKALA, besteak beste.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2026