Albisteak

Orokorra

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia

Martxoak 29, 1.Batxilergoekin, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian parte hartu dugu 1.Batilerreko ikasleekin.

Martxoak 29, 1.Batxilergoekin, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian parte hartu dugu.

Xare egitasmoak Azkue Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta Barakaldoko eta Portugaleteko udalen laguntzarekin antolatzen duen proiektuaren helburua bikoitza da: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko kultura digitala ezagutzera ematea.

Horrela, jardunaldia Clara Campoamor zentroan egin da eta hiru gune izan ditu: Ikas aretoa, Era aretoa eta Jolas aretoa. Hala, 09:00etatik 13:45era bitarte, hiru taldetan banaturik eta beste horrenbeste txandatan, ikasleek Xare jardunaldiak dakarren egitarauaz gozatzeko aukera izan dute.

Hain zuzen, Ikas aretoan, gazte parte hartzaileek zortzi lantegi praktikotan trebatzeko aukera izan dute:

  • Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak.
  • Bideo mappinga.
  • Errealitatea areagotzen proiekzioak objektuen geometrietara doituz.
  • Appinventor. Android mugikorrentzako aplikazioak sortzeko oinarrizko ezagutza.
  • Errealitate birtuala.
  • Arduino, hardware aplikazioetako hizkuntza eta aukerak.
  • 3D inprimagailuak.
  • Gamer gela.
  • Argazkilaritza mugikorrarekin, Instagram baino gehiago.

Halaber, Era aretoan, ikasleek bi hitzaldi labur eta dinamikotan parte hartu dute. Horrela, Maider Likona informatika ingeniariaren ‘Pribatutasuna Sarean‘ hitzaldian sare sozialetan erabiltzaileek uzten duten arrastoaz eta horren ondorioez jardun dira, eta Ane Ortiz sexologoak eman duen ‘Harremanak 3.0: like bat eman‘ mintzaldian, aldiz, esparru digitaleko harreman afektibo-sexualen eredua aztertu dute eta arriskuak gutxitzeko edo ekiditeko baliabideak jorratu dituzte.

Azkenik, Jolas aretoan, euskararen eta IKT-en inguruko esperientzia ludikoa indartu nahi baitu. Horretarako, besteak beste, ‘Egunean Behin’ jokoaren zuzeneko partida batean lehiatzea proposatu zaie gazteei.

Dokumentu eta loturak

      Albiste Nabarmenak

      LIBURU SOLIDARIOA DBHn

      LIBURU SOLIDARIOA DBHn

      Gehiago Irakurri

      IKASTETXEKO PROIEKTUAK

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      IES Minas BHI © 2024

      • null
        IES Minas BHI.
        La Bondad kalea, 28
        48902 San Vicente de Barakaldo
        BIZKAIA