Albisteak
Orokorra
Peñas Negras, Zugaztieta, txangoa
Pasa diren Azaroaren 3an eta 11an, 1.Batxilergoko ikasleak Zugastietara joan ziren eguna pasatzera eta naturaz gozatzera.
Lehen egunean Gizarte Zientzietako taldea eta bigarrenean Zientzietakoa. Egun bi guztiz desberdinak: 3a, asteazkena, udazkeneko egun euritsu eta hotza. 11a, osteguna, berriz, “San Martin garaiko” egun epel eta eguzkitsua.
Eguraldian aurkakoak, bizipenean berriz, entretenigarriak eta interesgarriak. Paisaia disfrutatu, animaliak ikusi eta naturan zehar ibilalditxoa egin zuten baina, ez hori bakarrik, aisaiari, historiari eta burdinaren erauzketa eta kudeaketari buruzko informazioa eta ezagutzak ere jaso zituzten.
Eta politena, garai hartako biztanleen bizimodua, bizi-baldintzak eta egoera imaginatzeko aukera ere izan zuten. Hau guztia, oso atseginak eta hurbilak diren begirale bik lagunduta. Ziur hurrengo urtean berriro bueltatuko garela ikasle berriekin, egia esan, asko merezi duen jarduera da eta.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2024