Albisteak

Orokorra

OLINPIADA FILOSOFIKOA

2024ko martxoaren 15ean, ostirala, Eibarko Armeria Eskolako Aretoan ospatu zen Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan gure DBHko bi ikasle (DBH2Cko Claudia Pérez-Vila eta DBH4Cko Denisa Mustafa) saridun izan dira.

2018tik ospatzen den EAEko (Euskal Autonomi Erkidegoko)Filosofia Olinpiadan DBHko gure bi ikasle saritu dituzte: 2024ko Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadaren Marrazketa eta Argazki modalitatean hain zuzen ere. Aurtengo Sari Banaketa jaia, 2024ko martxoaren 15ean, ostirala, Eibarko Armeria Eskolako Aretoan ospatu zen. Euskal Herri osoko epaileak izan zirelarik: Gabi Daraspe (B.Etxepare Lizeoko irakaslea, “Azterketak euskaraz” mugimenduaren erreferenteetakoa), Mikel Aranburu (Iruñako filosofia irakaslea) eta Alba Garmendia (Utopiari buruzko tesiaren egile gipuzkoarra). 

Epaileek, modalitate bakoitzean (iruzkina, dilema morala, bideogintza, argazkilaritza eta marrazketa filosofikoa), EAEko ikastetxe ezberdinetako 10 finalisten lanetatik,3 saridun aukeratu zituzten eta  gure ikasleek aurtengo olinpiadetarako proposatutako gaia (Aisia) beren lanetan oso ongi islatzeaz gain, bertaratutako publiko guztiaren artean (ikastetxe ezberdinetako ikasleak, irakasleak, “Agora” Euskadiko Filosofia Elkarteko  kideak eta epaileak) egindakoa oso ongi azaldu eta defendatu zuten. ZORIONAK CLAUDIA PÉREZ-VILA (DBH2ko ikaslea: bere lan saritua Agorako webgunean, marrazketa atalean, ikus dezakezue) eta DENISA MUSTAFA (DBH4ko ikaslea, bere lan saritua Agora webgunean ere, argazkilaritza atalean ikus dezakezue).

Dokumentu eta loturak

      Albiste Nabarmenak

      EHU/UPVko JARDUERA PRAKTIKOAK

      EHU/UPVko JARDUERA PRAKTIKOAK

      Gehiago Irakurri

      IKASTETXEKO PROIEKTUAK

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      IES Minas BHI © 2024

      • null
        IES Minas BHI.
        La Bondad kalea, 28
        48902 San Vicente de Barakaldo
        BIZKAIA