Albisteak
Orokorra
No es exótico, es vital (NEEEV)
Irakeko Mosul eta Kurdistango beste hiri batzuen berreraikuntzaren hasieraren lekuko diren irudiak osatzen dituzte.
Garazi Pascual, institutuko Filosofia eta Psikologia irakasleak, bere irakasle-lanaz gain, kolaborazioak egiten ditu artistekin, eta haientzat testu teorikoak idazten ditu erakusketa eta katalogoetarako.
Begoña Zubero argazkilariarekin izan duen azken kolaborazioa “No es exótico, es vital (NEEEV)” izeneko argazki liburua da. Liburu honek Zuberok Iraken egindako irudiak aurkezten ditu, eta Garaziren testuek Irakeko Mosul hiriaren eta Irakeko Kurdistango beste hiri batzuen berreraikuntzaren hasieraren lekuko diren irudiak osatzen dituzte.
Garaziren hitz hauek laburbiltzen dute proiektua: “Irak indarkeriatik hautemana izan da: puskak, hondarrak eta heriotzak gure mendebaldeko iruditeria eraikitzen dute. Baina Irak ez da inoiz edozein herrialde izango, ezta hondar bat gehiago ere. Gure begirada orientalista, koloniala eta exotikoa alboratu behar dugu, puska bakoitza, irudi bakoitza bizi-espazio gisa ulertzeko“.
Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea liburua dagoeneko hainbat hiritan aurkeztu dutela, hala nola, Bilboko Arte Ederren Museoan edo ARCO Madriden, eta datorren astean liburua Erromako Arte Garaikideko Museoan (MAXXI) aurkeztuko dela, eta horrek aukera paregabea ematen du lan hau nazioarteko publiko batengana iristeko.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2024