Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
DURANGOKO AZOKARA TXANGOA
Pandemiako urteen ostean, aurten berriro euskal kulturako plaza garrantzitsuenera itzuli gara
Ikasleekin Durangoko Azokara joateko tradizio luzea dugu, aukera ezin hobea delako euskal kultura bertatik bertara ikusteko. Pandemiako urteen ostean, aurten berriro euskal kulturako plaza garrantzitsuenera itzuli gara. 2. Batxilergoko ikasleek goiz zoragarria pasatu dute Durangaldeko erdigunean.
Goizean goiz Durangoko alde zaharra bisitatu dugu, benetan baduelako zer ikusi: Santa Ana eliza eta bere aterpe berezia, fatxada margotu ikusgarria duen udaletxea, bonbardeaketaren aztarnak, Kurutziagako plaza, Ibaizabal ibaia bera…
Horren ostean Durangoko Azokara sartu gara. Bertan, euskal idazle eta musikariekin egoteko aukera izan dugu eta aurten argitaratu diren 930 nobedadeak ezagutu ahal izan dituzte. Euskal literatura eta musikan murgiltzeaz gain, badira beste aukera asko; aldizkariak, baliabide digitalak, jostailuak, arropa… Eta giro ezin hobea egon da. Urteroko zita honek ez digu sekula huts egiten!!
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2024