Albisteak
Orokorra
DBH4. GALA.ETORKIZUNEZ JANTZITA , BIZIPENAZ BETETA.
Gogoan izango dugun eguna: promozio berezi baten agurra.
Gure ikasleak dotore-dotore jantzita agertu ziren: soineko luzeak, traje ikusgarriak, makillaje zaindua eta iltze ederrez apainduta. Urduri baina ilusioz gainezka, lehen solairuko pasabide luzea zeharkatu zuten, une berezi baten atarian.
Azterketak, lanak eta proiektuak atzean utzita, ikasturte amaiera iritsi zen, eta harekin batera gehien espero zuten egunetako bat: ekainaren 19a. Zer-nolako emozioa!
Barruan, ekitaldi-aretoa dotore apainduta zegoen haien zain. Ez zuten gutxiago merezi. Tutoreek eta irakasleek hainbat sorpresa prestatu zizkieten: haientzat propio sortutako abesti bat, sentimenduz beteriko hitzaldi hunkigarriak eta irakasleek maitasunez egindako agur-bideoak.
Bideo horietan, urte hauetan elkarrekin bizitako uneak gogoratu zituzten, eta irakasle bakoitzak bere desiorik onenak helarazi zizkien etorkizunerako. Azkenik, oholtzatik bertatik, tutoreek ere agur bero eta hunkigarria eskaini zieten, harrotasunez eta maitasunez betetako hitzekin.
Egun ahaztezina izan zen, emozioz, irribarrez eta oroitzapen ederrez betea; gure ikasleen bizitzako etapa baten amaiera eta beste berri baten hasiera markatu zituena.
Dokumentu eta loturak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2026

-150x150.jpg)