Albisteak

1 Orokorra

BERBA KAFEA

BERBA KAFEA: EUSKARAZ HITZ EGIN ETA GOZATZEKO GUNEA

Urriaren 26an jarri zuen martxan Hizkuntza Proiektuaren arduradunak Berba Kafea ekimena, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Lehen txandak harrera bikaina izan du, eta, izandako arrakasta ikusita, urtarrilean bigarren txanda bat antolatuko da.

Berba Kafea ikastetxeko atsedenaldietan egiten den ekimena da. Ikasleak eta irakasleak elkartzen dira giro euskaldun eta atseginean, euskaraz hitz egiteko eta elkarrekin une atsegin bat partekatzeko.

Hamaiketako osasungarri batez gozatzen duten bitartean (galletak, zukuak eta fruta), hainbat gairi buruzko solasaldiak izaten dituzte. Ikasleen interesak, zaletasunak, eguneroko bizipenak eta haien jakin-mina pizten duten beste hainbat gai izaten dituzte hizpide.

Ekimenaren helburua euskarari egunerokoan erabiltzeko aukera berriak eskaintzea da, ikasleen arteko harremanak euskaraz indartzea eta hizkuntza modu naturalean, konfiantzaz eta lotsarik gabe erabiltzeko giroa sortzea.

Lehen txandak izan duen harrera bikainak jarraipena emateko gogoa piztu du. Horregatik, urtarrilean bigarren txanda izango dugu. Euskaraz hitz egiteko, elkar entzuteko eta gozatzeko beste aukera bat!

Berba Kafea: euskaraz bizi, hitz egin eta partekatu!

Dokumentu eta loturak

      IKASTETXEKO PROIEKTUAK

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      IES Minas BHI © 2026

      • null
        IES Minas BHI.
        La Bondad kalea, 28
        48902 San Vicente de Barakaldo
        BIZKAIA