Albisteak

Orokorra

BARAKALDOKO UDALAK ” AIZU FAMILIAK” PROIEKTUA GARATU DU.

Aizu familiak, Barakaldoko Udalak proiektua.
Anima zaitez eta parte hartu!

Hemen gaude berriro, ikasturte hasiera honetan zuekin egoteko.
Barakaldoko Udalak “Aizufamiliak” proiektua garatu du, gurasoei, hazkuntza-lan
liluragarri eta, batzuetan, neketsuan, laguntzeko asmoz.
Aizu! zerbitzutik, haur, lehen edota bigarren hezkuntzan dauden seme-alaben gurasoei zuzendutako tailer hauen berri eman nahi dizuegu. Asmoa zuen hezkuntza-gaitasunak zabaltzen laguntzea da. Tailer horiek hausnarketarako bidea eta tresna erabilgarriak eskuratzeko aukera ematen dute, zuen seme-alabekin eguneroko erronketan moldatzeko; bai eta, aldi berean, adituen aholkularitza jasotzeko eta beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko aukera ere.

Bi tailer online egingo dira, Zoom plataformaren bidez, eta bi ordu iraungo dute, goizez ala arratsaldez, aukeran. Horretarako, arlo bakoitzeko hainbat adituren laguntza izango dugu. Haietako batzuk egonak dira gurekin aurrekoetan, baina kide berriak ere etorriko dira.
Aurten gainera, tailer bat era presentzialean izango da ere bai, berrikuntza moduan.

Tailer bakoitzari buruzko informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, bisitatu
Aizufamiliak bloga: https://aizufamiliak.barakaldo.eus/eu edo, zuzenean, deitu
honako telefono-zenbaki hauetara:
94 478 96 44 / 94 478 92 73

Albiste Nabarmenak

ERIK VILLARROEL. ZOZKETA SOLIDARIOA.

ERIK VILLARROEL. ZOZKETA SOLIDARIOA.

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2024

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA