Albisteak
Agenda 30
ARTIGAS ZABORTEGIRA TXANGOA
4.DBHko ikasleak institutuko Agenda 30eko koordinatzaileekin batera Artigas zabortegia ezagutzera joan gara.
Abenduaren 14an eta otsailaren 8an 4.DBHko ikasleak institutuko Agenda 30eko koordinatzaileekin batera Alonsotegin kokatuta dagoen Artigas zabortegia ezagutzera joan ginen. Beste gauza batzuen artean, instalazioak ikusi genituen, bertara heltzen den zaborrarekin zer egiten duten ikasi genuen eta garrantzitsuena , planetaren mantentzea eta hobetzea helburu duten eta gure ohituretan barneratzea garrantzitsua izango liratekeen hiru hitz ezagutu genituen: GUTXITU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU.
Saio oso interesgarri, entretenigarri eta parte-hartzaileak izan ziren. Bisita konposta egiten duten ingurunean bukatu genuen prozesuaren pausuak ezagutuz. Bukaeran, ikasleek ziurrenik eguneroko lanean ondo aprobetxatuko duten opari bitxia eman ziguten , birziklatutako boligrafo bat. Nabarmendu behar da ikasleak oso ondo portatu zirela. Espero dugu bisita horietan ikasitakoak guztiok hausnarketara bultzatu izana eta horrekin batera kontsumo arduratsua eta jasangarritasuna gure bizitzetan barneratzea. Hala izan dadila!!!
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2024