Proiektuak

Elibrum

Elibrum

ELIBRUM

Irakurzaletasunak irakurmena eta emaitza akademikoak hobetzeko duen eraginaz jabetuta, Hezkuntza Sailetik irakurzaletasuna modu egituratuan eta jarraituan piztuko duen zerbitzua jarri da abian, Elibrum plataforma. Gure kasuan, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen artean irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna sustatzeko erabiltzen ari gara proiektu hau.

Irakurketa sistematiko eta ludikoa txertatzea helburua izanik, eta PISA irizpideetatik abiatuta, ikasleengan irakurzaltasuna sortu, irakurmen-maila hobetu eta epe luzera euren emaitza akademikoetan ondu nahi da eta horretarako konpromiso batzuk hartu ditugu:

  • Proiektuan inplikatutako irakasleek programan modu aktiboan parte hartuko dugu.
  • Irakurketa ludikoa eskola-ordutegian ezarri da astero finkatutako denbora-tartean (15min/eguneko).
  • ELIBRUM plataforma (gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko 400 liburu baino gehiago dohainik) eskola-orduetatik kanpo ere erabiltzea. Ikasle bakoitzak adostutako liburu kopuru bat irakurri beharko du (bildumatik aukeratuko dituena) eta dagozkion galdetegi digitalak egin beharko ditu. Zeregin horiek familiak gainbegiratuta egingo dira, eta irakurmena areagotzea dute helburu.
  • Hiruhileko bakoitzean, Elibrum erabiltzeagatik sortzen den txosten bat bidaliko da familiei.
  • Institutuko liburutegia dinamizatzea. Patioko orduetan egongo da zabalik, irakurketa berriak aukeratu ahal izateko eta irakurketa-idazketarekin lotutako tailerrak egiteko.

IRAKURMEN MAILA HOBETU EMAITZA AKADEMIKOAK ONDU

Estekak

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2026

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA