Albisteak
Orokorra
MARTXOAK 8
Martxoaren 8a institutuan ospatu dugu, musika, kirola eta hausnarketa emakumeen lorpenak eta erronkak gogoratzek.
Martxoak 8: emakumeen eguna institutuan
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, institutuan hainbat jarduera egin ditugu ikasleekin batera. Egun berezia izan da, emakumeek historian zehar lortutako aurrerapenak gogoratzeko, ospatzeko eta oraindik dauden erronkei buruz hausnartzeko.
Musika departamentuak dantza eta musikaren bidez ospatu du eguna ikasleekin batera. Jardueran zehar emakume garrantzitsuen lorpenak gogoratu dira, besteak beste Hedy Lamarr, komunikazio teknologietan aitzindaria izan zena; Ada Lovelace, historiako lehen programatzailetzat jotzen dena; eta Clara Schumann, XIX. mendeko musikagile eta pianista handietako bat.
Bestalde, Gorputz Hezkuntzako departamentuak kirolaren munduan emakumeek egindako bidea azpimarratu du. Abestien eta jarduera dinamikoen bidez, garai ezberdinetako kirolarien lorpenak gogoratu dira, berdintasunaren alde egindako lana ikusarazteko.
Gainera, Hezkidetza taldeak kartel batzuk jarri ditu institutuan. Kartel horietan, alde batetik, emakumeek historian zehar lortutako aurrerapenak ospatzen dira; eta bestetik, gaur egun oraindik gertatzen diren desberdintasun egoerak salatu eta hausnarketarako gonbita egiten da.
Horrela, musika, kirola eta gogoetaren bidez, martxoaren 8a komunitate osoak partekatu duen eguna bihurtu da, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko beharra gogoraraziz.
Dokumentu eta loturak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2026












