Albisteak
Orientazioa
GRADUEN ORIENTAZIO JARDUNALDIAK: BATXILERGO 2. MAILA
Batxilergoko ikasleek orientazio-jardunaldi aberasgarria izan zuten gaitasun pertsonalak indartzeko.
Joan den otsailaren 12 a, Batxilergoko ikasleek ikastetxeak antolatutako orientazio-jardunaldian parte hartu zuten. Ekimen aberasgarria izan zen, eta hezkuntza-komunitate osoak balorazio oso positiboa egin du.
Saioa Soft Skills edo gaitasun pertsonalei buruzko hitzaldi bateratu batekin hasi zen. Bertan, gaur egungo testuinguruan gaitasun horiek duten garrantzia azpimarratu zen. Karrera edo titulazio zehatz baten hautaketatik harago, komunikazioa, talde-lana, moldagarritasuna edo emozioen kudeaketa bezalako
trebetasunek arlo akademikoan, profesionalean eta pertsonalean duten balioa nabarmendu zen.
Ondoren, ikasleak titulazio afinen arabera taldekatuta aritu ziren, zalantzak argitzeko, aukeren inguruan sakontzeko eta adituen orientazioa zuzenean jasotzeko. Topaketa horiek giro hurbilago eta parte-hartzaileagoa ahalbidetu zuten, erabakiak modu kontzienteago eta oinarrituago batean hartzen lagunduz.
Ikastetxetik oso modu positiboan baloratzen dugu jardunaldiaren garapena, ikasleak bere ibilbide akademiko eta pertsonaleko une erabakigarri batean laguntzen duelako.
Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen parte-hartzea eskertzen dugu.
Dokumentu eta loturak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2026