Albisteak

Orokorra

GAILU ELEKTRONIKOAK ERABILTZEKO PROTOKOLOA

Ordenagailuak ikasgelan erabiltzeko protokoloa.

Ikasleek konpetentzia digitala modu arduratsuan garatzeko aukera izan dezaten, ordenagailu portatilak, edo beste gailu elektronikoak, gela barruan erabiltzeko protokolo hau ezartzen da:

  • Erabiltzen ez diren momentuetan, poltsa edo motxila barruan egongo dira gordeta, eta inola ere ez mahai gainean. Gordeta dauden bitartean itzalita egongo dira, bateriaren karga mantentzeko. 
  • Irakaslearen baimenarekin soilik erabiliko dira, eta beti ere helburu pedagogikoarekin. Irakasleak erabaki duen momentuan aterako dira poltsetatik eta piztu.
  • DBHko lehen zikloan, bereziki garrantzitsua izango da irakasleek jarraibide zehatzak ematea digitalki egingo diren lanak edo atazak aurrera eramateko. Ikasleak erabilera arduratsuan trebatzeko ezinbestekoa izango da haiek modu gidatu batean heltzea mundu digitalera.
  • Ordenagailuarekin egiten den zeregina amaitutakoan, ordenagailua itzali egingo da eta berriro poltsa barruan gorde
  • Ordenagailuaren kamara pegatina batekin egongo da estalita momentu oro, irakasleak kamara erabiliko dela ez duen erabakitzen bitartean.
  • Ordenagailuak kargatuta ekarri behar dira etxetik. Kargagailua etxean erabiltzeko da, eta etxean utzi behar da. Ezingo dira portatilak institutuan kargatu.
  • Ezingo dira portatilak eraman liburutegira edo zaintza gelara bertan lanak egiteko.
  • Protokolo hau martxan ipini aurretik, ikasleengan kontzientzia sortzeko, protokoloa aurkeztu eta azalduko zaie tutoria orduetan, elkarbitza proiektuarekin lotuta.

Protokolo honen kontra jotzeak, telefono mugikorra baimen barik erabiltzearen parte mota berbera ezartzea ekarriko du.

Albiste Nabarmenak

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2026

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA