Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
EUSKARALDIA MINASEN
Minas Institutuan ere Euskaraldiarekin bat egin nahi izan dugu eta hainbat ekintzatan parte hartu dugu.
Euskaraldia ariketa sozial garrantzitsua da gure hizkuntza ohiturak aldatzeko, eta euskara gehiagotan eta jende gehiagorekin erabiltzeko. Oihartzun handia izan du Euskal Herrian zehar eta herrietako kultur eskaintza euskarazko ekintza kulturalez beteta daude azkenaldian. Minas Institutuan ere Euskaraldiarekin bat egin nahi izan dugu eta hainbat ekintzatan parte hartu dugu.
Alde batetik, euskara taldeko ikasleekin Euskaraldiaren inguruan eztabaida sakonak izan ditugu, Multitask gela Euskaraldiko logoarekin apaindu dugu eta Barakaldoko Euskaraldiko bideoklipean parte hartu dute. Bestetik, irakasleok argazki bat egin dugu, Euskaraldiari atxikimendua adierazteko. Azkenik, Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordeko hainbat irakaslek bideotxoa grabatu du, Euskaraldian zergatik parte hartu dugun azaltzen: Minaseko zuzendariordea eta Hizkuntzaren Normalkuntzako arduraduna den Guruzne Arregi, Filosofia mintegiburua eta Hezkidetzako arduraduna den Garazi Pascual eta matematikako irakaslea den Juan Ignacio Goikoa “Goiko”.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2024