Albisteak
Agenda 21
PEÑAS NEGRASERA (ZUGAZTIETA) IRTEERA
1.Batxilergoko ikasleak Zugaztietara joan ziren eguna pasatzera eta naturaz gozatzera.
Pasa diren Urriaren 6an eta 11n, 1.Batxilergoko ikasleak Zugaztietara joan ziren eguna pasatzera eta naturaz gozatzera. Lehen egunean Gizarte Zientzietako taldea eta, bigarrenean, Zientzietakoa. Egun entretenigarriak eta interesgarriak izan ziren. Paisaia gozatu, animaliak ikusi eta naturan zehar ibilalditxoa egin zuten, baina ez hori bakarrik, paisaiari, historiari eta burdinaren erauzketa eta kudeaketari buruzko informazioa eta ezagutzak ere jaso zituzten. Eta politena, garai hartako biztanleen bizimodua, bizi-baldintzak eta egoera imaginatzeko aukera ere izan zuten. Hori guztia, oso atseginak eta hurbilak diren begirale bik lagunduta. Ziur hurrengo urtean berriro bueltatuko garela beste ikasle batzuekin, egia esan, asko merezi duen jarduera da eta.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2023