Minas BHI

IGE-AMPA

"MEATZAK" IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA

Minas BHI AMPA-IGE-ren aldetik (“MEATZAK”) berriro bazkideak izateko animatzen zaituztegu. Familiako urteko kuota 15 €koa da eta diru-sarrera egiterakoan ikaslearen izena eta taldea adierazi behar dituzue.

LABORAL KUTXA ES71 3035 0016 58 0161245001

Arrazoi ugari dago bazkide izateko. Gure Institutura bizitza eta kolore emateko ezezik beste gurasoekin jarduera askotan elkarlanean aritzeko ere eta ikasturtean zehar hainbat ekintzak: jarduera sozio-kulturalak, graduazio-jaia, hitzaldiak ikasleentzat zein familientzat, ikasketa bidaian eta irteeretan laguntzen, eskolaz kanpoko ekintzak bultzatzen (Herri Kirola), Urteko Planean eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan lan egiteko eta “Senideekin kafea” programan parte hartzeko ere.

Ematen du Lehen Hezkuntza amaitu ondoren gurasoen partehartzea dagoeneko ez dela ezinbestekoa. Ez da egia. Beste era batean, orain ere, geure papera oso garrantzitsua da. Bazkide izatearen garrantzia agerian geratu zen sarriaskotan, Batxilergoa gure Institutuan lortu genuenean, esaterako. Aipagarria izan zen lorpen hori, guraso askoren ahaleginari esker, baina oraindino asko dira aurrean ditugun erronkak: patioa zabaltzea, aterpe bat eraikitzea (gure Institutua hazten ari da astiro astiro, baina etengabe eta esparru eta baliabide gehiago beharko ditugu).

Aurten gainera Bizkaiko Herri Kiroleko lehiaketan hartu dugu parte eta Mendi Eskola programaren partaideak gara.

Gurekin harremanetan jartzeko eta parte hartzeko animatzen zaituztegu. Guztiak gara inportanteak bakoitzak bere neurrian, Astirik ez baduzue gutxienez bazkideak izan.

Ige indartsu bat aurrera joateko bermea da eta Institutu hobe bat egiteko oinarria. Zuen ideiak, iradokizunak eta galderak posta helbide honetara bidali

ampa.meatzak@gmail.com

Mila esker.
Agur bero.

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2024

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA