Albisteak

Hezkidetza Proiektua

LGBTIQ+ manifestua

LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko lehen mugimenduak 1969an egin ziren Estatu Batuetan.

Ordutik hona, komunitateko kideen egoera asko hobetu da herrialde askotan. Espainia, adibidez, gaur egun kolektiboko kide izateko 10 herrialde onenetako bat da. Baina oraindik oztopo asko daude gainditzeko.

71 herrialdetan homosexualitatea krimen bezala hartzen da eta 12tan heriotza-zigorra ezartzen da. Espainian, egoera askoz hobea den arren, oraindik gauza asko hobetu behar dira, gure institutua bezalako tokietan.

LGBTIQ+ izateagatik, oraindik desberdintasun eta marjinazio-egoera askori aurre egin behar diegu. Horregatik, honako puntu hauek aldarrikatzen ditugu:

  • Ez izan beldurrik armairutik ateratzeko edo besteek deskubritu zaitzaten.
  • Gure sexualitateagatik irainduak ez izatea.
  • Gure generoa errespeta dadila.
  • Ez dezatela pentsatu pertsona promiskuoa zarela zure sexualitatearengatik.
  • Filmetan, telesailetan edo liburuetan presentzia handiagoa izatea.
  • Ez dadila onartu zis-heteroa araua bezala, eta aniztasuna salbuespen gisa.
  • Zure familiak onar zaitzala.
  • Zure lagunek arraro ez begiratzea.
  • Zure genero bereko jendeak ez dezala pentsatu haienganako erakarpena sentitzen duzula.
  • Zure generoarekin bat datorren komunera sartu ahal izatea.
  • Generoari eta sexuari buruzko estereotiporik ez erreproduzitzea.
  • Sexu-aniztasuna errealitate gisa hartzea, eta ez etiketa gisa.
  • Sexu-aniztasuna ez da moda bat.

Zis-hetero etiketatik kanpo jaio ginen guztiok, arazo hauei eta beste askori aurre egin behar diegu, eta borrokan jarraitu behar dugu. Estereotipoekin amaitzeko borrokan. Irainekin amaitzeko borrokan. Marjinazioarekin amaitzeko borrokan. Jendea sexualitateagatik diskriminatzen duen guztiarekin amaitzeko borrokan. Izan ere, generoa eta sexualitatea ez dira aukeratzen, eta inor ez litzateke diskriminatu behar horregatik.

Diskriminatzen eta baztertzen gaituen horrekin guztiarekin amaitzeko, eta institutu eta gizarte ulerkorrago eta toleranteago baten alde.

GORA ANIZTASUNA!

 Minas BHI – Hezkidetza taldea

Dokumentu eta loturak

      Albiste Nabarmenak

      Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

      Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

      Gehiago Irakurri

      IKASTETXEKO PROIEKTUAK

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      IES Minas BHI © 2024

      • null
        IES Minas BHI.
        La Bondad kalea, 28
        48902 San Vicente de Barakaldo
        BIZKAIA