Jantokia

JANKIDE MOTAK

Jantokian zenbat aldiz eta zer eperen barruan jango duten kontuan hartuta , ikasleak ohiko jankideak, tartekako ohiko jankideak edo noizbehinkako jankideak izango dira. Langileen ratioak kalkulatzeko aldera, ohiko jankideak eta tartekako ohiko jankideak besterik ez dira kontatuko.

Ohiko jankideak

Honakoa jankideak dira ohikoak: 

Jantokiko zerbitzua ikasturte osorako eskatu duten Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleak, gutxienez astean behin joaten direnak.  – arratsaldez HAUSPOA proiektuan parte hartzen duten ikasleak, hiru hilabetez jarraian eta gutxienez astean behin joaten direnak.

 

Tartekako ohiko jankideak

Banatutako guraso-zaintza edukitzeagatik edo guraso edo tutoreen lanagatik agian kurtso osoan, astez aste edo hilez hil txandaka ibili daitezkeen ikasleak.

 

Noizbehinkako jankidea 

Aurreko sailkapenetatik kanpo geratzen diren ikasleak dira. Jantokirako onartzeko irizpideak ordezkaritza-organo gorenak (OOG) ezarriko ditu.

PLAZEN KUDEAKETA

Jantokirako baimendutako plaza denak ere ez badira nahiko eskaera guztiei erantzuteko, aukeran izango da txanda bat baino gehiago jartzeko.

Orokorrean esanda, txanda bakoitzak gutxienez 30 minutu iraun behar du, non eta ikastetxeko Jantokiko Batzordeak edo, halakorik ez badago, OOGk, denbora hori murriztea erabakitzen ez badu, behar bezala justifikatutako arrazoiagatik.

Baldin eta, ikasturtea hasi ondoren ikasleak ez badu jantokia erabiltzen hilabete baino luzeagoan (eta ez badu behar bezala justifikatzen, OOGk ikasle horri jantokiko plaza mantendu edo ez erabaki beharko du.

Jantokiko plazak lehentasunezko hurrenkera honen arabera esleituko dira, zenbat plaza dauden kontuan hartuta: 

  • Lehenik eta behin, haur-hezkuntzako eta lehen-hezkuntzako ikasleetatik, jantokira astean 4tan baino gehiago joango diren ohiko jankideak, eta bigarren hezkuntzako ikasleetatik, jantokira astean 3tan joango direnak.  Aldi berean, lehentasunaren arabera, hurrenkera hau jarriko da:
    1. Garraioa erabiltzeko eskubidea duten ikasleak
    2. Ikasle bekadunak
    3. Gainerako ikasleak
  • Bigarrenik, aurreko atalean zehaztu bezain maiz etorriko ez diren ohiko jankideei eta tartekako ohiko jankideei emango zaizkie plazak, kurtso bakoitzean egun gehienetan joatekoak diren jankideei lehentasuna emanda.
  • Noizbehinkako jankideak

KOUTAK

Hona hemen jantoki-zerbitzuak zer kuota izango duen:

JANKIDE MOTAK
Ohiko jankideek4,60€
Ohiko jankideek, garraioko eskubidea dutenek3,30€
Noizbehinkako jankideak5,20€
Gainerako erabiltzaileak8,10€
JANKIDE MOTAK
Ohiko jankideek4,60€
Ohiko jankideek, garraioko eskubidea dutenek3,30€
Noizbehinkako jankideak5,20€
Gainerako erabiltzaileak8,10€

Ikastetxeek ezingo dute, inola ere, zirkular honetan ezarritako kuoten osagarririk jarri, ezta kuota ezberdinik ere.

Kuotak behin eta berriz ez ordaintzea jantokiko plaza galtzeko arrazoia izango da. Erabaki hori ikastetxeko OOGk hartuko du.

Kuotak itzultzea

Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko zaie erabiltzaileei, honako kasu hauetan: 

  • Ez bada jantokira joatekoa, aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriren bat egin behar dutelako, eta piknik zerbitzurik behar izan gabe, betiere aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio. Jarduera horiek planifikatutakoak izan behar dute, eta planifikatu orduko jakinarazi behar zaizkie enpresa esleipendunari, inondik ere, 24 ordu aurretik.
  • Jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten bada.

Bi kasu horietan kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 itzuliko zaio, jantokian hutsi egin duen aurreneko egunetik.

  • Jantokiko bekak kontabilizatzea

Ikastetxeek jantokiko kontuan jasoko dituzte zuzenean kudeatzen diren jantokiko bekak. Jantokiko bekak jasotzean honako egoera hauetakoren bat gerta daiteke:

  • Ikastetxeak jantokiko kuotak kobratu ez eta bekak ekitaldi berean jasotzea. Kasu horretan, jantokiko bekek jantokiko kuotak ordezkatzen dituztenez gero, Zuzeneko Kudeaketako jantokiko kuoten 4 B atalean jasoko dira.
  • Ikastetxeak jantokiko kuotak kobratu ez eta bekak hurrengo ekitaldian jasotzea. Aurreko puntuan ezarritako prozedura berari jarraituko zaio. Jantokiko bekek kuotak ordezkatzen dituztenez gero, Zuzeneko Kudeaketako jantokiko kuoten 4 B atalean jasoko dira.
  • Ikastetxeak jantokiko kuotak kobratu, aurrekontuaren 4 B atalean sartu, eta aldi berean ekitaldi horretan jantokiko bekak jasotzea.

Kasu horretan, kobratutako kuotei dagokien beken zatia aurrekontuz kanpoko sarreren atalean jasoko da, ondoren familiei aurrekontuz kanpo ordaintzeko.

Era berean, ikastetxeak 4B atalean jasoko du kobratuko ez dituen kuotak ordezkatzen dituen beken zatia.

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2022

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA