Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
Institutu osoa Korrikaren alde lanean
Jakina da AEK-k antolatzen duen Korrika euskararen aldeko herri ekimen oso garrantzitsua eta jendetsua dela.
11 egunez Euskal Herria zeharkatzen du Korrikak, gelditu gabe, egunez zein gauez, euskararen erabilera eta normalizazioa aldarrikatzeko.
Eta Minasen euskararekiko eta Korrikarekiko gure konpromisoa adierazteko, buru-belarri ekin diogu lanari eta hamaika ekintza egin ditugu: ikasleen euskara taldeak pankartak egin ditu, euskara ikasgaian unitate didaktikoak landu dituzte, gizarten Korrikaren inguruko scape rooma egin dute, 4. DBHko ikasleek Italian egin dute Korrika, 1. DBHko talde guztiek koreografia egin dute musikan, matematikan buruketa berezi bat egin dute, eta plastikan lekukoak eta Barakaldoko auzoen kartelak egin dituzte, gero gorputz hezkuntzan patioan Barakaldo irudikatzeko eta Korrika modu berezi batean egiteko.
Eskerrik asko irakasle eta ikasle guztiei!! Benetako elkarlana izan da!! Itzela izan da!!
Gure ikasleek Ikasketa bidaian Korrika egin zuten…. Tipi tapa tipi tapa, Korrika!!!
1. DBHko ikasleek Korrikaren koreografia lantzen….
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2023