Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
HIZTUN ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIAN
Minas institutuko zuzendariordea den Guruzne Arregi hiztun eskola hiztun bila jardunaldietan
Minas Institutuko zuzendariordea eta Hizkuntzaren Normalkuntzako arduraduna den Guruzne Arregik eta Barakaldoko Udaleko euskara teknikaria den Jon Alonsok “Elkarrekin arraunean” hitzaldia eman dute Ulibarrik antolatzen dituen Eskola Hiztun Bila jardunaldietan. Bertan, udalaren eta ikastetxeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dute, ikasleen euskararen erabileran eta hizkuntzarekiko atxikimenduan eragiteko asmoz, eta lankidetza horri esker institutuan antolatu dituzten Take 0 edo bikoizketa tailerra, Igo bolumena, gazteen euskal kulturaren ezagutzan eragiteko, edota Gazte ekintzaileak programen berri eman dute. Azken programa hau ikasturte honetan abiatuko da eta 3. DBHko ikasleak izango dira hartzaileak, euskararen aldeko liderrak eta eragileak sortzeko asmoz.
Jardunaldiaren hurrengo egunean Berria egunkarian jaso dituzte Guruzneren zein Jonen hitzak.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2023