Albisteak

Orokorra

Giltzarri tailerrak

2021ko urtarriletik aurrera Giltzarrik tailer bi jarriko ditu martxan 1. eta 2. DBHko ikasleentzat.

Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloko “GILTZARRI” 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen aisialdi hezitzailerako eta partaidetzarako udal-plataformak, MINAS BHIrekin batera, gazte- jarduerak eta gazte-taldeak jarri nahi ditu martxan, 2021ean aurrez aurre egingo direnak Hauspoaren esparruan.

Osasun-egoera dela eta, aurtengo planteamendua berezia izango da: edukiera murriztu egin behar izan da, eta beraz, ikastaroen iraupena txikiagoa izango da, neska-mutil gehiagok izan dezaten aukera. Aldez aurreko izen-emateak on line egingo dira eta plazak izena emandako ordenaren arabera esleituko dira abenduaren 21etik 23ra (biak barne).

Beti bezala, zuekin gaude zuen seme-alabak parte hartzera anima ditzazuen.

Ondorengo lerroetan, aurretiko izen-ematea egiteko informazio guztia bidaltzen dizuegu:

GILTZARRI TALDEETARAKO AURRETIKO IZEN-EMATEAK

 Segurtasun- eta edukiera-arrazoiengatik, eta ahalik eta gazte gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, aurrez izena emateko aldian pertsona bakoitzak jarduera bakar batean eman ahal izango du izena.

 **Gazte-talde bakoitzeko plaza bat gordeko da aniztasun funtzionala duten gazteentzat.

Mezu elektroniko honekin batera honako dokumentu hauek bidaltzen dizkizuegu: baimena, taldeen edukia eta COVID 19ri buruzko informazioa duten dokumentu erantsiak.

Aldez aurretik izena emateko, baimena bete eta sinatu beharko da, eta emailean eransten  den COVID 19ri buruzko informazioa duen dokumentuaren IV. eranskina sinatu beharko da. Informazio hori helbide elektronikoan gehitu beharko da. Baimenean zehaztuta ez dagoen talderen bat eskatuz gero, hutsik dagoen taula bete beharko da, bertan, jardueraren izena eta egun eta ordutegi egokiak zeintzuk diren adierazi beharko dira. Horrela, zuen proposamenak kontuan hartuko genituzke, aurrera eraman ahal izateko.

Dokumentazioa online entregatuko da. Horretarako, dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidaliko da: taldegaztea9@barakaldo.eus, gaian MINAS BHI TALDEAK jarriz.

Eskaera egiteko epea amaitutakoan, hezitzailea harremanetan jarriKo da taldearen eskaeraren eta taldearen hasiera-dataren berri emateko. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan nirekin 688.80.98.94 zenbakian.

Hauek dira eskeinitako tailerrak:

YOUTUBERS

“Youtuber” erabiltzaile bat da, eta bideo deigarriak sartu eta partekatzen ditu YouTube sare sozialean, dituen jarraitzaileen komunitateari interesa eragiteko eta komunitate horrek gora egin dezan.
Azkenaldian, sare sozialen erabilera hutsa gainditzen duen joera teknologiko berri bat antzeman da.
Joera hori, gaur egungo gazteengan erritmo geldiezina finkatzen ari dena, identitate birtuala sortzeari eta hori hedabide digitaletan erabiltzeari buruzkoa da, zehazki, “Youtube” bideoak zabaltzeko hedabidean.
Ikastaroaren helburua da neska-mutilek ikastea zertan datzan youtuber bat izatea eta horrek dakartzan erantzukizunak eta betebeharrak, kultura-edukien, autoezagutzaren, norberaren irudiarekiko errespetuaren eta norberaren sormena eta autoestimua sustatzen laguntzen duten balioen bidez.
Ikastaroan zehar, neska-mutilek Youtube, haren ezaugarriak, abantailak eta arriskua aztertuko dituzte, kanal bat osorik sortzen ikasiko dute (gaia aukeratzea, diseinua, grabazioa eta prest jartzea), eta hainbat erreferente gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
ERAMAN BEHARREKO MATERIALAK: Maskara, gel hidroalkoholikoa.
IRAKASLEA: Zinemugi

 

DANTZA

Astean behin elkartuko dira taldekideak gorputza mugiarazteko, musika mota desberdinekin koordinatuz. Sormena garatuko dute, baita koordinazioa hobetzeko dantza teknikak ere. Gaitasun fisikoak hobetu nahi dira, bai eta talde lana sustatu ere, denen onerako. Besoak, hankak eta enborra berotuko dituzte dantzan hasi aurretik.

HELBURUAK:
» Errentagarritasun fisiko handiagoa lortzea.
» Talde-lana garatzea.
» Dantza eginez ongi pasatzea.
» Koreografia bat diseinatu eta ikasturtean ikasitakoa erakustea.
Jantzi eta oinetako erosoak ekarri behar dira.

ERAMAN BEHARREKO MATERIALAK: Maskara, gel hidroalkoholikoa, arropa eta oinetako erosoak
IRAKASLEA: Wild dance project

Albiste Nabarmenak

AURREMATRIKULAK 2021 – 2022

Gehiago Irakurri

Abenduaren 21 eta 22ko jantokia

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2020

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA