Albisteak

Hezkidetza Proiektua

FAIR SATURDAY FUNDAZIOAK “PENTSATZEKO IPUINAK” LEHIAKETAKO LEHENBIZIKO LIBURU DIGITALA AURKEZTU DU

400 gazte baino gehiagok parte hartu dute “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean, arrazakeriari buruzkoa, Fair Saturday fundazioak Bilboko Udalaren kolaborazioarekin antolatua.

“Pentsatzeko ipuinen” hirugarren edizioa da. Helburua da Bilbo eta Bizkaiko gazteen sormena sustatzea, haien izpiritu kritikoa hauspotzea gizartearen erronken aurrean, eta besteekiko enpatia soziala ereitea.

Arraza Bazterketaren Aurkako Nazioarteko Eguna bihar, domeka, martxoak 21, izango da. Horregatik, Fair Saturday fundazioak liburu bat aurkeztu du, “Pentsatzeko ipuinen” hirugarren edizioko 30 ipuin irabazleak biltzen dituena.

Lehiaketa hau gazteei zuzentzen die fundazioak, Bilboko Udalarekin, Athletic Club Fundazioarekin eta Seguros Bilbao-rekin lankidetzan. Helburua da Bilbo eta Bizkaiko gazteen sormena sustatzea, haien izpiritu kritikoa hauspotzea gizartearen erronken aurrean, eta besteekiko enpatia soziala ereitea.

Aurtengoan, Bizkaiko 24 ikastetxe baino gehiagoko 8 eta 23 urte arteko 400 gaztetik gora aritu dira ekimen honetan, aurten arrazakeria hizpide duena. Euren kontakizunen bidez, arraza-bazterkeria salatzen dute, kontzientzia sortzen dute eta konponbideak proposatzen dituzte.

Liburuaren aurkezpena (estreinako aldiz bertsio digitalean) Bilboko Udaletxean egin da. Hauek egon dira bertan: Itziar Urtasun Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotzia, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotzia, Itziar Rubio Fair Saturday fundazioko operazioetako zuzendaria, José Manuel Ereño Seguros Bilbao-ko zuzendari komertziala, Galder Reguera Athletic Fundazioko proiektuko arduraduna, eta Idoia Herbas Minas BHIko zuzendaria (parte-hartze handiena izan duen ikastetxea), eta saritutako gazteak.

Gure zuzendaria aurkezpen honetara gonbidatua izan zen, aurreko ikasturtean gure ikasle askok parte hartu zitelako ekimen honetan eta horietako batzuk ere irabazleak izan zirelako

Albiste Nabarmenak

2. batxilergoko matrikulazioa

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2020

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA