Albisteak

Hizkuntza Normalkuntza

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA MINASEN

Urtero bezala, ekintza bereziak izan ditugu: herri kirolak, euskarari buruzko bideoak, euskal kulturari buruzko Kahoota, euskal musikari buruzko bingo musikatua…

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. Minas Institutuan ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela uste dugu, baina aurten larunbata izan denez, ostiralean, abenduaren 2an ospatu dugu. Urtero bezala, ekintza bereziak izan ditugu: herri kirolak, euskarari buruzko bideoak, euskal kulturari buruzko Kahoota, euskal musikari buruzko bingo musikatua

Bestalde, euskarari buruzko hausnarketa bat egin dugu eta bideoan grabatu dugu. Ikasleek bideoan parte hartu dute zeinu hizkuntzan zein haien ama hizkuntzan Rita Mae Brown idazle estatubatuarraren esaldi hau esaten: “Hizkuntza kultura baten errepide-mapa da; bere jendea nondik datorren eta nora doan adierazten du”.

Azkenik, aurten Endika Abella Gorputz Hezkuntzako irakaslea gure artean izateko zortea daukagu. Endika rap munduan Endiika Lahaine bezala ezaguna da eta 121 Krew taldean dihardu. Euskararen egunean gure ikasleen aurrean rapa abesten ibili zen eta bere taldekidea den Rufok bit  box emanaldia egin zuen. Gainera, biak ala biak barakaldoarrak dira! Eta hainbat ikasle bit boxa egitera zein rapa abestera animatu egin zen.

Egun zoragarria izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzen lagundu duten irakasle guztiei, baita ikasleei ere haien jarreragatik.

Albiste Nabarmenak

Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2024

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA