Albisteak
Hizkuntza Normalkuntza
ETB1-EKO MIHILUZERA PUBLIKO MODUAN
1. Batxilergo Giza- eta Gizarte-Zientziak taldeko ikasleek Mihiluzera publiko moduan joateko zortea izan dute.
1. Batxilergo Giza- eta Gizarte-Zientziak taldeko ikasleek Mihiluzera publiko moduan joateko zortea izan dute. Mihiluze programa mitikoa da ETB1en. 2006tik 2013ra Ilazki Serranok eta Kike Amonarrizek aurkeztu zuten lehiaketa. Etenaldi luzearen ondoren, irailean itzuli zen gure pantailetara.
Programa eraberritu dute, froga zahar eta berriak daude eta oraingoan Ilaski Serrano bera eta Antton Telleria dira saioko aurkezleak. Lehiakideek euskal kulturari buruzko zein kultura orokorrari buruzko galderak erantzun behar dituzte, hieroglifikoak eta esamesak asmatu, mimika egin, “sokatira” proban beste bikote baten aurka aritu eta azken proban eremuka itemak sailkatu. Proba aniztasuna dago eta lehiakideek hainbat gaitasun eta ezagutza erakutsi behar dituzte. Horregatik guztiagatik merezi izan du Donostiako EITBren Miramongo egoitzaraino etortzea eta hiru saioren grabaketa ikustea, baina hau ez da azken aldia izango, urtarrilean 1. Batxilergo Zientziak taldeko ikasleekin itzuliko baikara.
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2022