Albisteak

Orokorra

EMOZIO 2021 JARDUNALDIEN INFORMAZIO BULETINA

“Estresaren Kudeaketa” XV. Emozio jardunaldiak

Gaur egun, gazteen osasun mentaleko arazoak osasun publikoarentzako erronka handia direla esan dezakegu. Kalkuluen arabera, mundu osoko nerabeen % 20k osasun-arazoak edo portaera-arazoak dituzte, hainbat estres-egoerak, autozainketa eskasak edo egoeraren araberako faktoreek eraginda. Martxan jar ditzakegun prebentzio-neurri guztiek arazo mentalak larriagotzea eta aurrera egitea saihesten lagun dezakete. Detekzio goiztiarrak arazo horien larritasuna mugatzen du, eta  gazteek beraiek jardun dezakete berdinen artean arazo horiek lehen aldiz detektatzeko agente gisa, nerabezaroan pertsonen arteko eta gizarteko harremanak indartzen baitira.

Urtero, Barakaldoko Udaleko Hezkuntza Aisialdi eta Partaidetza Zerbitzuak Emozio Jardunaldiak antolatzen ditu 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin. Gure nerabeen hezkuntza eta osasun emozionalaren alderdiak lantzea dute helburu, hala nola, autoestimua, emozioen kontrola, afektibitatea edo arriskuen kudeaketa. Aurten, jardunaldi hauen 15. edizioa egingo dugu, eta ohi bezala, Giltzarri Plataformako neska-mutilek aukeratu dute gaia. Horretarako, Giltzarriko Kontseiluak formulario bat prestatu du, eta sare sozialen eta jarduera-taldeen bidez banatu zaie nerabeei. Ehun nerabe baino gehiagok erantzun diote galdetegiari, eta hautatzeko egon diren gaien artean, estresaren kudeaketa izan da boto gehien jaso dituena.

Kontseiluko neska-mutilek beren eguneroko bizitzan estresa nola kudeatu eta estres hori sortzen dieten egoerak nola kudeatu jakiteak eragiten dien kezka adierazi zuten. Jardunaldi horien bidez, nerabeek ohitura txarrak zuzentzeko
trebetasunak eskuratu nahi zituzten, egoera jakin batzuei hobeto aurre egin ahal izateko.

Beste batzuetan bezala, jardunaldiek bi saio izango dituzte, batetik, nerabeei zuzendutakoa, eta bestetik, familiei eta hezkuntza-eragileei.

Nerabeentzako topaketa. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bi egunen artean aukeratu ahal izango da.

a) Martxoak 12, 17:00etan. Lekua: Clara Campoamor ZZ.
b) Martxoak 13, 12:00etan. Lekua: Clara Campoamor ZZ.

Gurasoentzako eta hezitzaileentzako topaketa.
Martxoak 11, 18:30ean. Lekua: Clara Campoamor ZZ.  Eguneroko hainbat egoeratan estresa kudeatzen lagunduko dieten jarraibide eta baliabide batzuk eskuratzea izango da helburua, seme-alabentzat erreferente positiboa izan dadin.

Topaketetara joatea doakoa izango da. Aurretik izena ematea beharrezkoa da, helbide elektroniko honen bidez: giltzarri@barakaldo.eus martxoaren 1etik aurrera.

Gai horrekin lotutako punturen bat landu nahi baduzue, aldez aurretik galderak prestatu eta bidal diezazkigukezue, eta prestatzaileei helaraziko dizkiegu.

GILTZARRI BULEGOA
Tel.: 944 789 597/688 809 898
giltzarri@barakaldo.eus

Albiste Nabarmenak

Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

Hedatze 23-24. 3. ebaluazioa

Gehiago Irakurri

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2024

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA