Albisteak
Hedatze
BELAUNALDIEN ARTEKO TOPAKETAK, HEDATZE PROIEKTUAREN BARRUAN
Hedatze proiektuaren barruan, tailer anitzak eta oso interesgarriak ditugu. Horietako bat, dudarik gabe, Belaunaldien arteko topaketak tailerra da.
Hedatze proiektuaren barruan, tailer anitzak eta oso interesgarriak ditugu. Horietako bat, dudarik gabe, Belaunaldien arteko topaketak tailerra da. Bere osotasunean proiektu zoragarria da. Astelehenero ikasle talde bat, Haritz Garate irakaslearekin batera, institututik ateratzen da eta Fundación Miranda Egoitzara joaten da arratsaldez, hango nagusiekin ordu pare bat pasatzeko. Hala, gure ikasleek aukera dute pertsona nagusiekin harremantzeko eta haien esperientziatik eta jakituriatik ikasteko eta, aldi berean, nagusiek gure ikasleen energia eta gaztetasunaz goza dezakete.
Tailer honetan bete-betean lantzen da komunitateari zerbitzua. Izan ere, gure ikasleek egoitzan bizi diren pertsonekin hainbat ekintza egiten dituzte (mahai-jokoak, golfa, eskulanak, scape rooma…), baina batez ere haien elkarrizketa eta laguntasuna eskaintzen diete. Belaunaldi biak ezin gusturago dabiltza elkarrekin eta biek dute zer jaso eta zer eman. ZORIONAK GUZTIOI!
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2022