Albisteak
Orokorra
ANIMALIEKIKO ELKARTASUNA, KOMUNITATEARI PROIEKTUA IKASGAIAN
DBH 1Cko ikasleak Mungiako txakur eta katuen babes-etxera eta Sopuertako APA SOS txakurren babes-etxera joan dira, bai donatiboa ematera bai hango txakurrekin egotera.
Abenduan eta urtarrilean zehar 1.DBH-C taldeko ikasleak hainbat produktu (haiek egindako eskumuturrak, gozokiak, zintzilikariak…) saltzen ibili ziren atsedenaldietan, Komunitaterako proiektua ikasgaiaren barruan Amaia Perea tutorearekin prestatutako proiektuaren barruan. Lortutako dirua kalean bizi diren animaliez arduratzen den elkarteren bati emango diote.
Urtarrilaren 27an DBH 1Cko ikasleak Amaia Perea tutorearekin eta Rosa Travieso irakaslearekin Mungiako txakur eta katuen babes-etxera joan ziren. Irteera honen asmoa animaleenganako amodioa eta errespetua ezartzea zen. Bai irakasleek bai ikasleek animaliak laztandu eta besarkatu zituzten. Oso esperientzia aberatsa izan zen.
Martxoaren 2an Sopuertako APA SOS txakurren babes-etxera joango dira, bai donatiboa ematera bai hango txakurrekin egotera. Kasu honetan, dirua emango diote elkarte horri pribatua delako eta donatiboei esker bizi direlako. Anima zaitezte txakur edo katu bat adoptatzera edo babestetxe batera dirua ematera. Bizitza aldatuko dizue!
Dokumentu eta loturak
Albiste Nabarmenak
IKASTETXEKO PROIEKTUAK
MINAS BHI
Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.
Kontaktua
Lege-Oharra
Saila

IES Minas BHI © 2023