Albisteak

Hizkuntza Normalkuntza

Abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Minas Institutuan.

Egun berezi honetan euskararen erabilera aldarrikatzeko parada izateaz gain, jai kutsua ere eman nahi izan genion data honi. Ospakizun handia izan zen eta ekintza ugariz gozatzeko aukera izan genuen.

Ekitaldi nagusian hizkuntzen aldeko manifestua irakurri, Tik tok lehiaketako sariak banatu eta euskal dantzak ikusi ahal izan genituen. Hizkuntzen alde irakurritako testuan euskara erabiltzeko premia azaldu genuen, eta ikasleak animatu genituen lotsa eta txarto egitearen beldurra alde batera uztera eta euskara praktikatzera, euskara guztiak onak direlako. Gainera, Nelson Mandelaren esaldi hau 15 ikaslek 17 hizkuntzatan irakurri zuten: “Pertsona bati ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu, ideia hori burura helduko zaio. Baina norberaren hizkuntzan hitz egiten badiozu, ideia hori bihotzera ere helduko zaio”. Ondoren, Tik tok lehiaketako taldeko zein banakako sariak banatu genituen eta, azkenik, 1. Batxilergoko ikasleek euskal dantzen emanaldia eskaini ziguten, Irantzu Pildain Gorputz Hezkuntzako irakaslearen laguntzari esker.

Egunaren azken hiru saioetan ekintza ugari izan ziren: herri kirolak, euskal kulturari buruzko Kahoot-a, bingo musikatua, karaokea, ihes gela edo scape rooma. Horretaz gainera, Zirkodomoko lagunen laguntzari esker, ikasleek tradiziozko euskal musikako emanaldi bat izan zuten eta txalaparta zein panderoa jotzeko aukera izan zuten. Egun biribila benetan!! Eskerrik asko posible egin duzuen guztioi, irakasleoi zein ikasleoi!

Dokumentu eta loturak

      Albiste Nabarmenak

      2022 – 2023 ikasturterako 1.DBHko matrikulazioak

      Gehiago Irakurri

      IKASTETXEKO PROIEKTUAK

      MINAS BHI

      Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

      Kontaktua

      • null
        IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
      • null
        Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
      • null
        944 287 813

      Saila

      IES Minas BHI © 2022

      • null
        IES Minas BHI.
        La Bondad kalea, 28
        48902 San Vicente de Barakaldo
        BIZKAIA